Beasaindarrak trenaren 150. urteurrena ospatzen ari dira
Beasaindarrek Mutur Beltz Eguna antolatu dute, trenaren 150. urteurrena ospatzeko. Lehen ekitaldiak atzo izan ziren. Gaur arratsaldean, trikitilariek eta erraldoiek udaletxetik geltokira kalejira egin dute. Ondoren, Josetxo Zufiaurrek eta Martin Garciak pregoia irakurri dute eta Aitor Sarriegik eta Ekaitz Goikoetxeak balkoitik balkoira abestu dute. Herri kirolak ere antolatu dituzte. 20:00etan dantzaldia egongo da, musika eskolako trikitilariekin eta Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeetako dantzariekin. Bukatzeko, 21:00etan afaria egingo dute plaza azpian.
Gainera, Basakana, Batzoki, Bideluze, Bikale, Dolarea, Geltoki Denda, Hiruarri, Kuluska, Murgil eta Plazape tabernetan pintxo bereziak egin dituzte. Pintxoa eta sagardoa 2,5 eurotan daude salgai. Bestalde, Gernika pasealekuan haurrentzako jolasak eta antzerki saioa antolatu dituzte eta sagardoa eta muztioa edateko eta bolatan jokatzeko aukera dago.
Argizpi elkartekoek ateratako argazkiak ikusteko, klikatu hemen.