Legazpiko udal euskaltegiak doako ikastaroak antolatu ditu langabeentzat
Legazpiko udal euskaltegiak doako ikastaroak antolatu ditu langabeentzat. Hutsetik euskaraz ikasten hasi nahi dutenentzat aproposa da. Dagoeneko zazpi lagunek eman dute izena, baina taldea abian jartzeko bederatzi behar dira. Urrian hasiko dira eta egunean hiruzpalau ordu arituko dira.