Ormaiztegiarrak San Migel jaiak ospatzen ari dira
Ormaiztegiarrak San Migel jaiak ospatzen ari dira. Goizean mendi bizikleta proba egi dute eta toka eta harrikalari txapelketak jokatu dituzte. Toka txapelketa Iñigo Azpiazu Azpittikik irabazi du, lau kolperekin. Bigarren postuan Aitor Ojarbi sailkatu da. Hiru kolpe jo ditu, Jon Karmonak bezala, eta berdinketa hausteko saioa berak irabazi du. Harrikalari lehiaketari dagokionez, Borja Irizarrek irabazi du. 2.080 gramoko harria 28 metro eta lau zentimetrora bota du. Bigarren postuan Josu Landa sailkatu da. 23 metro eta 60 zentimetroko marka egin du. Emakumezkoen artean, lehena Izaskun Okariz izan da eta bigarrena Garazi Matxain.
Arratsaldean ere ekitaldiak egongo dira. 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute elizako atarian, 16:30etik aurrera haurrentzako jolasak egongo dira plazan, 17:45ean tortilla lehiaketa hasiko da, 20:15ean ardo kupela irekiko dute eta 21:00etan herri afaria hasiko da. Ondoren, Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin abestuko dute.