Beste hiru tailer proposatu dituzte Lazkaon
Lazkaoko Udalak hiru ikastaro gehiagoren eskaintza egin du, herritarrentzat. Kurtsoak has daitezen, ezinbestekoa izango da gutxieneko lagun kopuru batek izena emate. Eskulan tailerra da proposamen bat, bainika, gurutze puntua eta ehoziriak egiteko. Asteazkenetan Orobionen izango litzateke (17:00-19:00). Sevillar dantzak eta altzari zaharren berritzea dira besteak; eguna eta ordua zehazteko daude.