Euskaltegiaren doako ikastaroak langabeentzat
Udal euskaltegiak doako ikastaroak antolatu ditu langabeentzat, hutsetik euskaraz ikasten hasi nahi dutenentzat. Jada zazpi lagunek eman dute izena, baina taldea osatzeko bederatzi behar dira. Urrian hasiko dira eta egunean hiruzpalau ordu arituko dira.