Ataungo adinekoek elikadura eta kontsumoa landuko dute
Atseden-Toki jubilatu elkarteak bat egin du Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuaren programarekin. Aste honetan elikaduraz eta nutrizioaz tailer praktiko bat eta hitzaldi bat dituzte; datorren astean elektrizitatea eta gasa landuko dute. Elikaduraz, gaur, 17:00etan, Begoña Olabarrietarekin tailerra dute, eta bihar, 17:00etan, Marisa Bouzas medikuak hitzaldia egingo die.