Jaun Perez eta Denis Perez anaiek irabazi dute Tartaloetxeko 22. Mus Txapelketa, Zegaman
Zegamako Tartaloetxe Kultur Elkarteak urtero antolatzen du mus txapelketa, aurten 22. urtez. Guztira 20 bikotek parte hartu dute. Joan den ostiralean jokatu zuten finala, eta Jaun Perez eta Denis Perez anaiek irabazi zuten. Bigarren saria, berriz, Ignazio Zurutuza Xagu eta Joxe Berasategi Amiñau erdi-k lortu zuten.
Elkarteak eskerrak ematen dizkie txapelketarako sariak ematen dituzten herriko dendari, tabernari, igeltsero, arrandegi, harakin eta abarri. Baita parte hartzaile guztiei ere.