Igandean Z-Z Urolako Trena Bizikletaz martxaren 10. edizioa egingo dute. Kirol ekitaldi hau Goierri kirol elkartearen mendiko bizikleta taldeak antolatzen du, herritarren artean bizikleta zaletasuna indartzeko. Urtero bezala, hiru ibilbide prestatu dituzte: Lasaora (58 kilometro), Azkoitiara (28 kilometro) eta Aizpurutxora (14 kilometro). Lehenengoak 09:00etan irtengo dira Areizaga-Kalebarren plazatik eta gainontzeko guztiak 10:00etan.
Kalebarrengo aparkalekua kontzertu gune bilakatuko dute Mutamu kolektiboko kideek larunbatean. Txosna jarriko dute bertan, eta 18:00etatik gaueko ordu txikietara arte hainbat talderen kontzertuekin gozatu ahal izango da etenik gabe kasik; eten bakarra afaltzeko egingo dute. Kalebarrengo karpa azpian joko duten sei taldeetako hiru Urretxuko eta Zumarragako musikariek osatutakoak dira; litekeena da bertako laugarren talde batek ere parte hartzea. Besteak gertuko taldeak dira, Beasaingo bat eta Zarauzko beste bat, hain justu.
http://youtu.be/7F_w1sggtPo Antioko 31. Musikaldiaren barruan, kontzertu berezia egin dute asteburuan, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Hari eta haize laukote batek jo zuen, ganbaran: Mathilde Bernardek eta Sara Esturillok arpa jo zuten, Ane Agirrek biola eta Dario Castañedak flauta. Giro goxoa eta eskenatoki paregabea izan zituzten kontzerturako.
Azaroaren 14an eta 15ean egingo dute Zumarragako IX. Pintxo Lehiaketa, udazkenari dagokiona. Buzkantzei zein odolkiei estuki lotuta dagoen lehiaketa da, osagai hori derrigor erabili beharko dutelako pintxoetan. Zumarragako edozein ostalarik
The post Udazkeneko pintxo lehiaketa, azaro erdian appeared first on Otamotz.
Alba (1.074 metro) eta Argibel (991 metro) mendiak igoko dituzte Ostadar mendi taldeko mendizaleak urriaren 19an Elizondotik (Nafarroa) aterata, Baztan bailaran. Izen-ematea zabalik dago kultur etxean. The post Baztanera joango dira Ostadar mendi talde...