Urretxu eta Zumarragako udalek, ohiko DVD emanaldiez gain, antzerki saioak antolatu dituzte haurrentzako. Lehena igande honetan izango da, 17:00etan, Labeaga aretoan. En la lona taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lana
The post Igandean haurrentzako antzerkia egongo da Labeaga aretoan appeared first on Otamotz.
Igande honetan Nafarroa Oinez festa ospatuko dute Zangotzan eta Goierriko gazte talde batek bertara joateko autobusa antolatu du. Autobusa 09:00etan irtengo da Zumarragatik eta Beasainen geldialdia egingo du jendea hartzeko.
The post Nafarroa Oinezera autobusa antolatu dute appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/1fysyuBJXoU Zaldibiako jaien barruan, Elkartasun Eguna ospatu zuten larunbatean. Eguneko ekitaldi nagusietako bat, herritarren arteko herri kirol saioa izan zen. Ikusmina sortu zuen probak, eta eguerdi partean plaza inguruak jendez bete ziren saioa ikusteko. Kirolariak, bi taldetan banatuta aritu ziren: gazteenak Libre lemadun kamiseta laranjarekin, eta zaharragoak Gure esku dago egitasmoaren kamiseta urdinarekin.
Herri erdigunetik urrun, komertziorik edo bilgunerik gabe bizitzea oztopo nabarmena izan daiteke adineko batentzat. Egunez kirola egiteko egokiak diren parke eremu zabalak, berriz, tranpa arriskutsu bihur daitezke gauez etxera bueltan doan neska nerabearentzat. Jarduera ekonomikoa ardatz hartuta diseinatu izan dira herriak, herritar eredu zehatz baten beharrei erantzunez.
http://youtu.be/N2rMPB4Kl5E Sagardoaren astea ospatzen ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan. Urteroko ekitaldietako bat, sagarra jotzea izaten da. Kirikoketaren bidez, sagarra jotzeaz gain, erritmo ezberdinak nola egiten dituzten azaldu dute.
http://youtu.be/3OC66p_hZhc Jende asko eta giro ederra. Horrela laburtu liteke Iparragirre kaleko auzotarrek larunbatean egindako bazkaria. 200 bat lagun elkartu ziren arkupeetan jarritako mahaietan, eta musikaz eta kantuz lagunduta, lagun giro ederrean bazkaldu zuten. Ekitaldi hau antolatzeko lanetan jardun duen auzotar taldea “oso gustura” agertu da auzotarrek emandako erantzunarekin.