http://youtu.be/WvBNcQ9d3DE Rock musika lau haizeetara zabaltzea, hori da Ordiziarrock jaialdiaren helburuetako bat. Eta aurten, inoiz baino gehiago zabaldu dute. Izan ere, larunbat eguerdian hasita, bertako taldeak herrian barrena ibili ziren, kamioia hartuta, auzoz auzo kontzertuak egiten. Gauean berriz, frontoi estalian elkartu ziren musikari eta musika zaleak. Disaster, Fumut, Kashbad eta Willis Drumond taldeek jo zuten; azken horiek izan ziren jende gehien bildu zutenak. Eta denen artean, ikuskizun borobila osatu zuten.
Larraitz Ugarte diputatuak lan hitzarmenaren betetzea neurtzeko sistema aurkeztu du Antzuolan. Sistema hau GI-632 errepideko lanetako bi zatietan jarri da abian: Aldundiari dagokion Bergara-Antzuola zatian eta Bidegiri dagokion Antzuola-Urretxu zatian. Alde batetik, obra egiten ari diren enpresei (azpikontratatuak barne) langileen inguruko informazio guztia eskatu zaie, indarrean dauden lan hitzarmenen betetzea aztertzeko. Bestalde, obran ari diren langileentzat fitxatzeko makinak jarri dituzte.
Antiorako igoeran 600 bat lagunek parte hartu zuten atzo, eta ondoren Trintxeran egindako jaian 1.000 inguru. Gipuzkoan gaixotasun neurologiko hori duten eriekin lanean ari den Ademgi elkarteko kideen arabera «jendearen erantzuna itzela izan da». Diru bilketak batzuen garrantzia atzoko jaian, baina gaixotasuna gizarteratzea ere inportantea zen antolatzaileentzat. Dirua bildu dute, eta horrenbeste jendearen parte hartzeari esker gaixotasunaren berri zabaldu dute.