Lekaio kultur elkartearen Perretxiko Asteburuan 180 ezpezie erakutsi dituzte
Larunbatean eta igandean perretxiko asteburua egin dute Urretxuko Areizaga plazan. Eguraldi ona lagun, jende askok parte hartu du ekitaldietan. 180 espezie jarri dituzte ikusgai eta perretxikoak jateko aukera ere egon da. Ekitaldi hau Lekaio kultur elkarteak antolatzen du, Urretxuko Udalaren, Kabia jatetxearen eta Kutxabanken laguntzarekin. Helburua mikologia zaletasuna bultzatzea eta ezjakintasunak sortzen dituen arazoekin bukatzea da.
Larunbatean eta igandean perretxiko asteburua egin dute Urretxuko Areizaga plazan. Eguraldi ona lagun, jende askok parte hartu du ekitaldietan. 180 espezie jarri dituzte ikusgai eta perretxikoak jateko aukera ere egon da.
Ekitaldi hau Lekaio kultur elkarteak antolatzen du, Urretxuko Udalaren, Kabia jatetxearen eta Kutxabanken laguntzarekin. Helburua mikologia zaletasuna bultzatzea eta ezjakintasunak sortzen dituen arazoekin bukatzea da.
Larunbatean perretxiko bilketa eta sailkatzea egin zuten. Igandean, berriz, perretxiko erakusketa egon zen. Gainera, Aranzadiko mikologia alorreko Joxe Manuel Lekuonak bertaratutakoen zalantzak argitu zituen, Kabia jatetxeko sukaldariek perretxikoekin egindako platerak erakutsi zituzten eta perretxikoak jateko aukera egon zen.
Lekaiokoak gustura ageri ziren, eguraldi ona lagun, jende asko hurbildu delako ekitaldietara. Horietako askok Lekuonarengana jo zuten informazio eske. Gizon honek hasieratik darama Urretxuko Perretxiko Asteburuan jendearen zalantzak argitzen, eta perretxiko erakusketa gehienetan parte hartzen du. Hala, asteburu honetan Legazpin egongo da.
Urretxuko erakusketan, gehienek jangarri eta pozoitsuen arteko aldeez galdetu zioten. «Batzuetan aldea oso txikia da eta oso argi ibili behar da». Jendeak mikologia gustuko izatea ondo iruditzen zaio, baina mendia masifikatu egin dela uste du. «Ez da hori arrazoi bakarra, baina perretxiko espezie asko arriskuan daude. Urretxun 180 perretxiko mota baino gehiago bildu dituzte, baina 48 motatan ale bakarra hartu dute».
Hori dela eta, Aranzadi elkarteak ikusten duten guztia ez jasotzeko eskatu die perretxiko asteburuak antolatzen dituzten elkarteei. «Espezie bakoitzetik hiru edo lau ale biltzea nahikoa da erakusketa bat antolatzeko. Lehen ale asko zakarrontzira botatzen ziren, eta perretxikoek funtzio bat dute mendian».
Perretxiko biltzaileek dozenaka kilo hartzea ere ez zaio ondo iruditzen. «Hori arrasatzea da. Perretxikoak usteldu egin behar dira mendian, esporak bota behar dituzte, eta guztiak hartzea ez da ona».
The post Lekaio kultur elkartearen Perretxiko Asteburuan 180 ezpezie erakutsi dituzte appeared first on Otamotz.