Itsasondoko ‘Haurren herria’ egitamoak urtea bete du
Urtea bete du Itsasondo Haurren Herria ekimenak. Haurrekin, nerabeekin eta gazteekin lanean dabiltzan eragile ugarik parte hartu dute, «umeak etorkizuneko herritar bihurtzeko sozializazio prozesuan». Itsasondon eta inguruan egitasmoa herritarrei ezagutarazi ondoren, hurrengo urterako helburuak finkatu dituzte orain. «Egitasmoak indarra hartu du», ziurtatu dute.
Lehen urteko ibilbidean «lehen harria» jarri dute. «Urtea oso emankorra izan da». Urkipe haur eskolako hezitzaileak, Urkipe herri eskolako irakasleak, Itturri Txiki guraso elkartekoak, udal teknikaria eta zinegotziak aritu dira. Lau azpiegitura edo zerbitzu elkarrekin estuago lotu dituzte: haur eskola, eskola, haur txokoa (ludoteka) eta gaztelekua. «Herriaren indargune gisa aurkeztu ditugu 0-30 urte bitartean herriak eskaintzen dituen aukerak».
Hiru helburu aurrerantzean
Hausnarketa prozesu bat burutu dute eragileek, eta hurrengo langaiak finkatu dituzte. Hiru helburu orokor jarri dituzte, etorkizun hurbilean jorratzeko: haur parte-hartzaileak, autonomoak, kiritikoak, sortzaileak eta herriko parte izateko oniarriak eraiki; heziketa formalaren eta ez formalaren artean elkarlana indartu; eta Itsasondoko eskolara joaten ez diren haurrak «beraganatu», herrian gelditzeko.