Urretxuko Udalak, Sasietaren laguntzarekin, Kutxa Ekogunearen ‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin du. Helburua arrandegi eta harategietan, plastiko bilgarriaren ordez, tupperrak erabiltzea da. Hala, herritarrek hondakinak murriztuko dituzte. Gainera, erosketak egitea erosoagoa izango da: etxera heldutakoan, ontzia hozkailuan sartu eta kito. Bestalde, merkatariek dirua aurreztuko dute, paper eta poltsa gutxiago erabiliko baitituzte.
http://youtu.be/OBBvPnSEz50 Jazpana Fest jaialdiaren 6. edizioa egingo dute asteburuan Beasainen. Gaur, 22:00etan hasita, Fumut, The Lookers, Ladislao, Nueva Vulcano (irudian) eta Olarius&Brothers DJak ariko dira. Bihar, 19:00etatik aurrera, Nikkin, It’s Not Not, Beach Beach, Za!, Capsula, Crazy Young, Buffalo eta Lasers taldeek joko dute; DJ Cocok itxiko du gaua. Kontzertuak Bernedo Enean izango dira, debalde.
Urretxuko Lurra dantza taldeak garagardo festa egingo du asteburuan, eta aurtengo berrikuntza nagusiak bi dira: Japoniako garagardoa edateko eta pizza jateko aukera egongo da. Azoka Ederrena pilotalekuan egingo dute. Gaur 18.00etan irekiko dute eta bihar eta etzi 13.00etan.
Denborapasa bezala collage-ak egiten hasi zen Ane Irisarri beasaindar seguratua (1989). Taberna batean ikusgai jarri zituen soberan zituen lanak eta arte galeria bateko jabeak erakusketa bat jartzea proposatu zion. Urriaren 4an egin zuen aurkezpena. Ane Irisarrik Publizitatea eta Harremanak ikasketak egin zituen eta marketing laguntzaile lanean ari da Böblingen, Stuttgarten bizi bada ere (Alemania). Lanpostu berria lortu zuenean, hiriz aldatu zen eta pisu berria «oso hutsik» ikusten zuen. Paretak «biziz betetzeko» zerbait egin nahi zuen. Egurrezko taulak Bizilagunek egurrezko taula batzuk utzi zituzten zaborren gelan eta horiek ikustean, ideia bat izan zuen Irisarrik: egurrak etxera eraman zituen eta collageak egiteko mihise bezala erabili zituen. Koadro asko egin zituen aste gutxian, eta gelako bazter batean pilatzen joan zen lanak. Orduan, bere lagunekin sarri egoten zen taberna bateko jabeari galdetu zion, bere tabernan erakusketa bat jarri nahiko lukeen. Irisarriren koadroen argazki pare bat ikusi, eta baiezkoa eman zion tabernako jabeak. Hilabete baten bueltan, koadro guztiak tabernan zintzilikatuta zeuden. Tabernara joan zen arte galeria batetako jabeak, koadroen egileengatik galdetu zuen, eta Irisarrirekin harremanetan jarri zen, bere galerian erakusketa bat jartzeko proposatuz. «Denborapasa bezela hasi zena enpresa txiki batean bihurtu nuen: altan eman, webgune bat sortu (aneirisarri.com), online denda ireki, publizitate pixka bat egin [...]
OSAGAIAK 30 arrautza 6 patata handi Tipula 1 2 piper berde Olioa Gatza ERREZETA Lehenengo tipula eta piperrak irabiagailuan birrindu behar dira. Ondoren, patatak zuritu eta txikitu. Tipula eta piperraa eta patatak kazola batean oliotan egosten jarri. Ondo eginda daudenean olioa xukatu eta irabiatutako 30 arrautza gehitu. 45cm inguruko diametroa duen zartagi bat olioarekin busti eta arrautza eta patata nahasia bertan jarri. Tortilla oraindik guri-guri dagoela buelta eman behar zaio lehorra geratu ez dadin. Bi aldeetatik eginda dagoenean jateko prest dago.
Gutxik irudikatuko zuen, 1979an, praka motzak jantzita errepidean korrika egiteko ohitura zer nolako arrakasta izango zuen 35 urte geroago. Ataunen zenbaitzuk ikusi zuten zerbait, eta Oargi-Troskaeta elkarteak Hiru Auzoetako Korrikaldia antolatzeari ekin zion. Urte batean huts egin ondoren, igandean 34. ekitaldia du. Lasterketa berezia da Korrikaldia. Batetik, ibilbideagatik: Gipuzkoako herri luzeenaren fama baliatuz, Ataungo hiru auzoak lotzen ditu, joan-etorrian. Bestetik, gogortasuna: San Martingo plazako 198 metroetatik 400era. Gaur egun 17,8 kilometroko ibilbidea osatzen du. Baina ez da beti hala izan. Aurreneko hiru urteetan maratoi erdiko distantzia (21 kilometro) zuen Korrikaldiak. Kurioski, hiru lasterketa haiek Agustin Zabaleta leitzarrak irabazi zituen, 1979koa, 1980koa eta 1981ekoa. Neurri horretako denbora marka 1:07:47 orduan geratu zen. Ondoren, 1982tik aurrera, beste urte mordoxka batean 17 kilometro pasakoa izan da, maratoi erdia «gogorregia» zela eta. Hor bada aldagai bat, hain justu denbora-markak puskatzea zailtzen duena. Zenbait antolatzailek dioenez, gaur egungo ibibildeak 300-400 bat metro gehiago du, hasieran bi itzuli egin eta atzeko bidetik joaten direlako korrikalariak. Hala, gizonezkoetan indarrrean dagoen marka Pello Garinek 1990eko hamarkadan jarritakoa hartzen dute: 56:12. Emakumezkoetan, 2010ean Maite Maiora elgoibartarrak hautsi zuen lehenik, eta 2011n Leire Elosegik ondu zuen, orain indarrean dagoen 1:07:13. Hasieran ekainean jokatzen zen, San Martin auzoko jaiak orduan egiten [...]
Urola Garaia giza proba taldea asto baten aurka arituko da bihar, 22:00etan, Azkoitiko probalekuan (Gipuzkoa). 550 kiloko harriarekin lan egingo dute, ordu erdiz. 6.000 euro egongo dira jokoan. Faboritoa Koatei
The post Giza proba taldekoak asto baten aurka arituko dira appeared first on Otamotz.
Nagusilaneko kideek lan isila egiten dute herriz herri. Jubilatzea eta erretiroa hartzea antzekoak izanda, gauza bera ez direla agerian uzten du Nagusilanekoen jardunak. Jubilatu eta gero, behar den lekuetan laguntzen
The post Elkartasunak elkartasuna behar du appeared first on Otamotz.
Ormaiztegiko Iris dendan lan egiten du Nerea Magallanesek (Ormaiztegi, 1982), eta orain gutxi tren zubiaren 150. urteurreneko argazki lehiaketa irabazi du. Horrelako lehiaketa batean parte hartzen duen lehen aldia izan da, lagun kutuna eta familia arteko lehia medio. Espero ez arren, gustora jaso du lehen saria. Argazkiak ateratzeko txoko kutuna. Basoa. Argazki digitala ala analogikoa? Biak, bakoitzak bere abantailak ditu. Zaletasun bat. Eskulanak. Pelikula bat. El día de la bestia, Alex de la Iglesiarena. Liburu bat. Dan Brown-en edozein. Musika talde bat. Skunk D.F. Abesti bat. Icaro. Janari bat. Patata tortilla. Edari bat. Ardo beltza. Oporretarako leku bat. Cañada Rosal (Sevilla, Espainia). Amets bat. Bizi osoan zoriontsua izatea. Inoiz ahaztuko ez duzun eguna. Alabaren jaiotza. Jaso duzun oparirik bereziena. Argazki kamera. Gorroto duzuna. Gezurrak. Goierriko txoko bat. Larraitz. Herriko alkate bazina… Komentariorik gabe. Ormaiztegin biziko ez bazina. Finlandian.
Zumarragako Eitzaga auzoan jaiotakoek bazkari handia egin zuten udaberrian. Bazkariaz gain, bilkuraren bueltan hainbat egitasmo egin zituzten, hala nola, argazki zaharren erakusketa. Eitzagako bizilagun talde bat auzoari buruzko informazioa jasotzen ari da. Esate baterako, Eitzagako zaharrenen testigantzak bildu, garai bateko eraikinak kokatu eta haien historia batzen ari dira. Goiko argazkia erakusketarako bildutako argazkietako bat da: auzoko bizilagunak baserritar jantzita. Goian ezkerretik eskuinera, (?), Lurdes Ormazabal, Mila Urbina, Bixi Garciandia, Arantxa Izagirre ageri dira. Behean, Joaquin, Luis eta Imanol Ormazabal.