Elkartasun egunean, presoak eta iheslariak gogoan
Lazkaon IX. Elkartasun Eguna ospatu dute, gaur. Eguerdian hasita, kaleak giza-katearekin zeharkatu dituzte lehenbizi, Beasaingo Zanpaldunak joaldun taldearekin batera. Herriko hiru preso eta iheslariren senideei omenalditxoa egin diete, ondoren. Jai giroko atalarekin hasteko, lehenbizi kuadrillen arteko herri kirol jokoak egin dituzte plazan. Ondoren, triki-poteoa, eta jarraian 200 bat lagunek bazkaria izan dute, plazako pilotalekuan. Arratsaldea elektro-txarangarekin alaituko dute.
Eguneko argazkiak (argazkilaria: Mikel Albisu)