URRETXU-ZUMARRAGA 1. Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Antton Fernandez.
Atera herri arteko bertsolari txapelketako bi finalaurrekoak zein herrik jokatuko dituzten atzo gauean erabaki zen, Ordiziako saioan. Urretxu1 taldeak irabazi du (Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Antton Fernandez), eta hura pasatu da aurrera. Beasain-Ordizia eta Gabiria2 taldeek ere abestu zuten Ordiziako Kantoin. Kanporaketa faseko bosgarren eta azken saioa izan zen.
Finalaurreko bi saio jokatuko dira, orain. Lehena, Seguran datorren larunbatean (azaroak 1), Urretxu1 eta Gabiria2 (Mikel Asurabarrena, Gorka Maiz eta Jokin Murua) taldeak ariko dira. Bigarrena Urretxun jokatuko da, Ormaiztegi (Manex Mantxola, Iñaki Rezusta eta Beñat Hachen Barek) eta Urretxu2ren (Gorka Ojanguren, Beñat Torres eta Maialen Akizu) artean. Final handia Zaldibian izango da, azaroaren 14an. Finalaurrekoetatik garaile irteten diren bi taldeek jokatuko dute.