Euskal Herriko Aizkora Txapela Aitzol Atutxak irabazi du
Euskal Herriko 30. maila nagusiko aizkora txapelketako finala Aitzol Atutxak irabazi du gaur Eguerdian Beasaingo Antzizar kiroldegian. Historian lehen aldiz irabazi du bizkaitar batek txapelketa hau. Iñaki Azurmendi herritarrak, berriz, bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Azurmendirn esanetan “herrian jokatzearen presioagatik edo”, “lotuta” aritu da hasiera-hasieratik. Gainera, zazpigarren enborrean trabatu egin dela azaldu du, eta Atutxak atera dion abantaila ez du berreskuratzerik izan. Joxe Mari Olasagasti gelditu da hirugarren, “oso gustura”, “ondo aritu” denaren sentzazioarekin. Olasagastik, kalanbre edo mareo batzuen ondorioz, ez du saria jasotzera joaterik izan.
Frontoia lepo bete da eta giroa bero-bero egon da, hasieratik amaierara: Herritar rak Azurmendiren alde. nabarmen. Kanpotik zetozen asko Atutxaren alde. Eta Olasagastik keinu bat egin orduko, ikuslegoak haizea hartzen zuen. Hasieratik amaierara Atutxa joan da aurretik, atzetik, nahiko gertu, Azurmendi zuela.
Atutxak, bikotekidearekin espero duen bigarren haurrari eskaini dio saria, saioa amaitu orduko, ahoan txupete bat sartu eta haurdun egoteko keinua egin du, publikoartera seinalatuz. Entrenatzaile lanetan lagun izan duen bere aitari ere eman dizkio eskerrak. Azurmendik, besteak beste, Beasaingo Ikastolari eta Beasaingo Udalari eman dizkio eskerrak, txapelketa herrian antolatu izanagatik.
Hona hemen denborak:
Aitzol Atutxa: 40’58
Iñaki Azurmendi: 43′,05
Joxe Mari Olasagasti: 47’59
Jon Irazu: 48’59
Unai Otaño: 51’49
Joseba Otaegi: 52’52