Urretxu 1 eta Gabiria 2 taldeak lehiatuko dira, eta irabazlea azaroaren 14ko finalera pasako da

Urretxu 1
Atera Goierriko herriarteko bertsolarien bertso txapelketako kanporaketa saioak jokatu dira aurreko asteetan, eta bertan lau talde sailkatu dira finalurreko saioetan aritzeko: Urretxu 1, Urretxu2, Gabiria 2 eta Ormaiztegi. Etzi eta datorren astean izango dira finalaurrekoak.
Etzi, Seguran egingo dute
lehen finalaurreko saioa, 23:30ean, Elorri elkartean. Urretxu 1 (Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Antton Fernandez) eta Gabiria 2 (Mikel Asurabarrena, Gorka Maiz eta Jokin Murua) taldeek abestuko dute bertan. Garaile ateratzen den taldea, berriz, finalera pasako da.
Datorren astean bertan izango da
bigarren finalaurreko saioa ere, Urretxun. Ormaiztegi (Manex Mantxola, Iñaki Rezusta eta Beñat Hachen Baren) eta Urretxu 2 (Gorka Ojanguren, Beñat Torres eta Maialen Akizu) ariko dira bertan.
Finalaurreko bi saioetako talde irabazleek azaroaren 14an jokatuko dute Atera txapelketako
finala, Zaldibiako herri antzokian. Orduan erabakiko da zein taldek irabaziko duen urrian Zegaman hasitako txapelketa.

Gabiria 2