Errigorako produktu saskia azaroaren 12ra arte eskatu behar da
Hirugarren urtez, aurten ere Nafarroa hegoaldeko euskalgintzaren alde Errigora egitasmoko kanpaina izango da, udazken honetan. Goierriri dagokiona gaur aurkeztu dute, Beasainen, ikastoletako, udaletako eta AEK-ko ordezkariek. Barazki kontserba, ardo, olio eta beste nafar jaki batzuren saskikada erosi ahalko da, 50 euroan. Nafarroan euskara ofiziala ez den lekuetan euskara sustatzeko erabaliko dute jasotakoa, aurten ere. Bide batez, bertako laborarien “gainbehera” zerbait arintzeko eta produktuak saltzeko bidea irekitzea da asmoa, Euskal Herri osoan.
Produktu kaxakada erosi nahi duenak, azaroaren 12rako izena eman behar du. Goierriko hogei herritan —Altzagan eta Gaintzan izan ezik gainontzeko guztietan— izendatu dituzte tokiak. Ondoren, azaroaren 17tik aurrera hasiko da banaketa, eta abenduan zehar kobratuko dute kopurua. Ekimenaren webgunean (errigora.eus) azaldu dituzte helburuak, bitartekoak eta banaketa guneak.
Errigora saskien salmenta Goierrin:
Lantegiak
- Ampo. Batzordea.
- CAF. LAB
- Indar. LAB
- Orkli. Euskara batzordea.
- Irizar. Euskara batzordea.
- AEK
- Ataun. Troskaeta taberna.
- Arama. Taberna.
- Beasain. Basakana, Arrano, Tti-tta eta Antzizar tabernak. Herri Dendan (ostiralak 17:00-19:30 eta larunbata 10:00-13:00).
- Ezkio-Itsaso. Udaletxea.
- Gabiria. Ostatua.
- Idiazabal. Xume taberna.
- Itsasondo. Kaxintane taberna.
- Lazkao. Udaletxea.
- Legazpi. Katillu taberna, Arantxa okindegia.
- Legorreta. Olaso taberna.
- Mutiloa. Ostatua.
- Olaberria. Zezilione ostatua.
- Ordizia. Koxka taberna eta Goierriko Baratza denda.
- Ormaiztegi. Udaletxea.
- Segura. Udaletxea eta Elorripe taberna.
- Urretxu. Frontoia eta Motz tabernak.
- Zaldibia. Joxepane taberna.
- Zegama. Itzala eta Haizea tabernak.
- Zerain. Mandio taberna.
- Zumarraga. Saski taberna.