Ordiziko gaztetxea martxan jarri zutela 28 urte dira. 26+2 ospatzen dute gaztetxeko kideek, egoitza zaharra indarrez utzi eta berrira igaro zirela bi urte bete baitira. Hala, ospakizunen artean, gaur Ordiziko gaztetxe berriaren lehen astea ari dira egiten. Ekitaldien barruan gaur dute egun nagusietako bat, eta datorren astean jarraituko du.
Bazkaria egingo dute 14:30ean, eta ondoren rap kontzertuak eta graffitiak egiteko aukera egongo da. Ni naiz hip hop taldearen kontzertua 17:00etan hasiko da. 20:00etan manifestazioa egingo dute Ordiziako kaleetan: kazerolada-kalejira gaztetxean hasita. Gauerako kontzertu gehiago antolatu dituzte, 22:00etan hasita: Goragaleak, Artxoak, Maldita Sea, Sustraiah Band eta Revolutionary Brothers ariko dira. Bihar gaztetxea garbitzeko deia ere egin dute. 17:00etan elkartuko dira.
Astelehenetik aurrera jarraituko dute urteurreneko ekintzek, hilabete osoan zehar (
egitaraua).