
Udaletxeko ganbaran egin dute sari banaketa, lehiaketan parte hartu duten hainbat herritar bertan zirela, eta ganbarako bueltan guztian lehiaketara aurkeztutako lanak zintzilik zeudela.
Hiru mosketeroak argazkiarengatik saritu dute Mediavilla. Bigarren saria Miguel Caverorentzat izan da, hirugarrena Jose Miguel Romerorentzat eta herriko saria Armando Aizkorberentzat. Herriko produktuekin osatutako saski bat ere zozkatu zuten sari banaketaren amaieran.
Argazki lehiaketako saridunak:
1. Carlos Mediavilla:
Hiru mosketeroak.
2. Miguel Cavero:
Luces, cámara y acción.
3. Jose Miguel Romero:
Eliza atarian.
Herriko saria. Armando Aizkorbe.
Dantzatzen.