Euskadiko Saskibaloi Txapelketa ari dira jokatzen Antzizarren
Arri BKLren lankidetzarekin, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako saskibaloi selekzioak Euskadiko Saskibaloi Txapelketa ari dira jokatzen asteburu honetan Beasaingo Antzizar kiroldegian. Kadete mailako txapelketa da. Atzo, ostirala, hasi zen txapelketa, eta bihar, igandea, amaituko da. Atzo Bizkaia eta Gipuzkoa arteko neurketak jokatu zituzten, nesketan eta mutiletan. Gaur, berriz, Araba eta Bizkaia aritu dira nor baino nor eta bihar Gipuzkoa Arabaren aurka arituko da.
Txapelketako azken partidak bihar goizean jokatuko dituzte, eta ondoren egingo dute sari banaketa. 10:00etan izango da mutilen partida, 11:00etan neskena, eta ondoren egingo dute sari banaketa.