Olea baserriaren inguruko zuhaitz batean zegoen habia, eta Durangoko enpresa bat arduratu da botatzeaz
Urte hasieran Araman agertutako Asiako liztorren kabia.
Lehengo astean jaso zuen Ormaiztegiko Udalak abisua, Olea baserriaren inguruko zuhaitz batean Asiako liztorren habi bat zegoela. Hala, gaur goizean, udalak kontratatutako Durangoko enpresa bat arduratu da habia botatzeaz. Tiroz bota dute, eta 30 tiro inguru behar izan dituzte lana burutzeko. Udalak jakinarazi duenez, habia oso altu zegoen, eta nahiko handia zen.