Sanseko entrenatzailea da eta, horregatik, ongi ezagutzen ditu gaur egun Realean jokatzen duten jokalari asko
Larunbatean Malagaren aurka galdu ostean,
Realeko zuzendaritzak entrenatzaile kargutik kendu du Jagoba Arrasate. Entrenatzaile berria zein izango den erabaki artean, Asier Santanak (Idiazabal, 1979) gidatuko du talde txuri urdina, Imanol Alguacilen laguntzarekin. Gaur gidatuko du lehen entrenamendua, 16:00etan.
2006an sartu zen Santana klubean, eta lehenengo urtean infantilen taldea entrenatu zuen. Ondoren,
Sanseko entrenatzaile laguntzailea izan da bost urtez, eta, azken bi denboraldietan, bera izan da taldearen lehen entrenatzailea. Hori dela eta, Santanak ongi ezagutzen ditu gaur egun Realean jokatzen duten jokalari asko, esaterako, Agirretxe, Zurutuza, Pardo edo Iñigo Martinez.
Magisteritza ikasketak ditu Santanak, eta, entrenatzaile izan aurretik, Idiazabalgo taldean eta Gasteizko Aurrera taldean jokatu zuen, preferente mailan.