Beasain bigarren postuan da, Zallari 2-1 irabazi eta gero
3. mailako sailkapeneko bigarren posturaino igo da Beasaingo taldea, asteburuan etxean Zalla 2-1 mendean hartu eta gero. Hain zuzen ere, sailkapeneko aurrealdeko postuetan arerio zuzena zuten Zalla, eta Urtzi Arrondoren mutilek talde bizkaitarrari aurre hartzea lortu dute. 22 puntu dituzte orain, Zallak baino 1 gehiago, eta Getxoko Arenas liderrak baino 7 gutxiago.
- Ikusi 3. mailako sailkapena.














