Getxo Rugby Taldea.
Ligako zazpigarren jardunaldia 27 eta 7ko porrotarekin amaitu zuen Ampo Ordiziak larunbatean Getxo Artearen aurka. Sailkapeneko bederatzigarren postuan daude ordiziarrak, mailari eusteko
play offa jokatuko beharko duen hamargarran sailkatuarengandik puntu bakarrera.
Zalantza baziren ere, azkenean
Phil Huxford eta Corey Simpson zelairatzeko moduan izan ziren;
Hanno Kitshoff iritsi berriak ere jokatu zuen estreinekoz Ordiziarekin. Hala ere, erasoak borobiltzeko ez ziren nahikoa izan.
Lehen zati parekatua jokatu zuten Ampo Ordiziak eta Getxo Arteak. Etxekoak zigor kolpe bati esker ireki zuten markagailua 20. minutuan eta ordiziarrek puntuak lortzeko ahaleginak egin zituzten arren, hala iritsi ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Getxo Artea aurrea hartzen hasi eta gehiegizko aldea atera zion Ampo Ordiziari. Noregehiagoka bukatzeko mi minutu falta zirenean
Iñaki Puyadenak entsegua egin eta trasnformazioa gauzatuta lortu zuen Ordiziak markagailutik hutsekoa kentzea.