Frontoia jendez bete zen, eta ilara luzeak egin ziren bertan erretako txerriaren pintxoak hartzeko
Atzo postuz bete zen Mutiloa, VII. Txerri Azokan. Odolkiak, txorizoa eta beste hainbat produktu saldu zituzten. Bestalde, bi txerri ikusteko aukera izan zen, erdigunean jarritako itxituretan; bat, txerrikume eta guzti. Euria egin arren, jende asko bildu zen herrian.
Frontoian izan zen ikusmira handiena. Goizean zehar
txerri bat erre zuten bertan, eta eguerdian pintxotan banatu zuten. Ilara luzeak egin ziren pintxoa hartzeko. Txistorra ere frijitu zuten, eta pintxotan saldu. Janariari edariarekin laguntzeko, berriz,
sagardo upela jarri zuten frontoian. Horrez gain, hiru emakumek odolkiak nola egiten dituzten erakutsi zuten.
Haurrek ere izan zuten gozatzeko aukera atzokoan. Asto batek tiratako gurdian ibili ziren, eta pastak egiten ere ikasi zuten.
Eguerdian, herri
bazkaria egin zuten frontoian.