Jaiegunak jarrita daude
Jaurlaritzak zehaztu du 2015eko lan egutegia .Denera hamalau jaiegun daude: 12 orokor, Gipuzkoakoa eta herri bakoitzeko bat .Urriaren 25a berriz ere laneguna izango da, eta uztailaren 25a jai
Aurtengo urtea bukatzeko bi hilabete falta diren honetan, dagoeneko zehaztuta eta onartuta dago 2015eko jaiegunen egutegia. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 12 jaiegun izendatu ditu, Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako orokorrak. Horiez gain, Gipuzkoako lan ordezkaritzak beste bi jarri ditu: herrialdekoa (uztailak 31, San Inazio eguna), eta udal bakoitzak proposatutako beste bat. Guztira 14 jaiegun dira, beraz.
Orokorretan, urriaren 25a (Estatutuaren eguna) zerrendatik desagertu da. Horren ordezko uztailaren 25a jarri du Jaurlaritzak, Santiago, Arabako eguna.
Goierrin herri gehienek zaindariaren festaburua hartu dute jai ofizialtzat. Igandean edo jaiegun orokorrean egokitzen bada, biharamunera edo bezperara aldatu dute, Gabirian, Ordizian, Legazpin edo Zerainen kasu.
Bi herritan, auzoka bereizia
Auzo ugari eta izaera propio sendokoak dituzten udalerrietan, berriz, auzoka bereizi dituzte jaiegunak. Hala, Ataunen hiru gune eta Ezkio-Itsason lau daude, bakoitza bere jaiarekin.
Zegaman ez dute San Bartolome hartu, Mendekoste astelehena baizik, Arantzazuko erromesaldia egiten dena.
Jaiegunak herrika
2015. urtea
- Altzaga. Irailak 29 (San Migel).
- Arama. Azaroak 11 (S. Martin).
- Ataun. San Martin auzoa: azaroak 11 (S. Martin); San Gregorio: irailak 3 (S. Gregorio); Aia: uztailak 2 (S. Isabel).
- Beasain. Maiatzak 18 (Loinatz bigarrena).
- Ezkio-Itsaso. Ezkio: maiatzak 8 (S. Migel); Santa Luzia-Anduaga: ekainak 29 (S. Pedro); Alegia: uztailak 22 (Madalena); Itsaso: abuztuak 24 (S. Bartolome).
- Gabiria. Abuztuak 17 (S. Roke biharamuna).
- Gaintza. Irailak 29 (S. Migel).
- Idiazabal. Otsailak 3 (S. Blas).
- Itsasondo. Irailak 18.
- Lazkao. Apirilak 28 (S.Prontzio).
- Legazpi. Maiatzak 4 (Santikutz biharamuna).
- Legorreta. Maiatzak 14 (Azentzio).
- Mutiloa. Ekainak 29 (S. Pedro).
- Olaberria. Ekainak 24 (S. Joan).
- Ordizia. Uztailak 27 (Santa Ana biharamuna).
- Ormaiztegi. Azaroak 30 (S. Andres).
- Segura. Ekainak 24 (S. Joan).
- Urretxu. Irailak 21 (S.Anastasia).
- Zaldibia. Urriak 6 (S. Fe).
- Zegama. Maiatzak 25 (Mendekoste astelehena).
- Zerain. Abuztuak 14.
- Zumarraga. Uztailak 2 (S.Isabel)












