Ehunmiliak eta G2H probetako izen-ematea gaur irekiko da
Gaur arratsaldean, antolakuntzakoen lehen bilera egingo dute.
Ehunmiliakeko antolakuntzako kideek jakitera eman dutenez, 2015ean ere egingo dira Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak lasterketak. Proba hauen seigarren edizioa izango da eta 2015eko uztailaren 10etik 12ra ospatuko direla iragari dute. Mikel Valdibielsok azaldu duenez “Ehunmiliaken urtean zeharreko hamaika hilabete lasterketa bideragarri izan dadin, diru bila” igarotzen dute: txosnak, errifak, materiala, laguntzaileak…, eta horri esker jarraitzen dute urtez-urte proba hau antolatzen: “zerbait ondo egiten ari garenaren seinale” dio.
“Proiektua indartu eta etorkizunean sendo jarrai dezan”, antolakuntza batzordeak, dei bat luzatu die antolakuntzan parte hartu nahi duten goierritar guztiei, gaur arratsaldeko 18.30ean egingo duten bileran parte hartzeko. Bilera Iturrioz kaleko (Urbieta-Etxea parean) Ehunmiliak-Arrastaka lokalean egingo dute.
Valdibielsoren esanetan “antolakuntza sendotu” nahi dute, beraiek gainean darameten “motxila arindu” eta jendeak dituen ideia berriak eta nobedadeak ezari ahal izateko.
Gaur 17:00etan irekiko dute izen-ematea
Gaur, datorren urteko Ehunmiliaken inguruko lehen bilera egiteaz gain, bi probetan izena eman ahal izateko lehen eguna izango da. Arratsaldeko 17:00etan irekiko dute izen-emateko aukera.Gainera, webgune berria izango dute aurten ere Ehunmiliakekoek, itxura berrituarekin.