Herriko jai nagusiak ez baldin badira ere, Gaintzan San Martin eguna gogoan izaten dute, urtero. Aurten ere egitaraua prestatu du udalak.
Larunbatean (azaroak 8), afari-merienda izango da, On-Bide elkartearen egoitza berrian. Gaztaina jana egingo dute, kantuz alaiturik.
Aurretik, 20:00etan, Ordiziako txirrindularitza klasikoaren bideoa emango dute. Gaintzatik igaro zen uztailaren 25ean, Zaldibiatik gorako aldapa igoz.
Asteartean, San Martin egunez, meza izango da izen bereko ermitan, 12:30ean. Jarraian, hamaiketakoa egingo dute herritarrek, Oteñe erretegian.

Ordiziako Klasikoan, herriko trikitilariak giroa alaitzen./Gotzon Aranburu