Garapenerako lankidetza laguntzak onartu ditu Ordiziak Udalak
87.000 euro bideratuko dituzte zortzi proiektu babesteko
Ordiziako Udalak 87.152,26 euro banatuko ditu gobernuz kanpoko zortzi erakunderen artean. Hala erabaki zuen joan zen astean egin zuen osoko bilkuran. Denera 14 proiektu aurkeztu dira aurten, eta kooperazio proiektuak garatzeko diru laguntzak emateko arautegiarekin bat eginez, zortzi proiektu babestea hobetsu du. Diru-emate ekitaldia abenduan egingo da.
- Gipuzkoako Oscar Romero Solidaritza Batzordea. Proiektua: Ura eta ekosaneamendua, genero ikuspegiarekin, Chagüite centro komunitatean. El Salvador. Laguntza: 11.360,02
- Medicus Mundi Gipuzkoa. Proiektua: Indiako emakumezko tribal baztertuenen ahalduntzea. Laguntza: 10.726 euro.
- Solidaridad Internacional. Proiektua: Alfabetizazioaren sustapena. Kongoko Errepublika Demokratikoa. Laguntza: 9.983 euro.
- Serso San Viator. Proiektua: Eskolarik gabeko gazteak lan munduan txertatzea. Burkina faso. Emandako laguntza: 11.360 euro.
- Manos Unidas. Proiektua: Emakumezkoen autonomia sustatzea. El Salvador. Emandako laguntza: 9.467 euro.
- Mugen Gainetik. Proiektua: Sexu eta ugalketa eskubidea, gorputz gazteak. Nikaragua. Laguntza; 11.341 euro.
- Mundu Solidarioa Helburu. Proiektua: Diriamba komunitateko gazte ezinduen inklusioa. Nikaragua. Emandako laguntza: 11.360 euro.
- Denok Osasunaren Alde. Proiektua: Beni departamenduko osasun sistema indartea. Bolivia. Emandako laguntza: 11.360 euro.