Igande honetan hasiko da Ordizian Barroko Aire jaialdia
Ordizian eta Ataunen izango dira musika emanaldiak igande arratsaldetan
Erreferentziazko taldea. 1974. urtean sortu zen eta helburua musika klasikoa, eta bereziki, Barroko garaikoa ezagutzera ematea da. Donostian erreferentziazko talde instrumentala da; gaur egun Sergio Zapirain dabil zuzendari lanetan. Aurkeztuko duten programan, besteak beste, Bocherini, Haendel (Watermusic) eta Vivaldiren lau urtaroko Uda eta Negua lanak entzuteko aukera izango da. Besteak beste, Zumarragako Antioko Musika Jaialdian hartu du parte talde honek, baita Donostiako Musika Hamabostaldian edo Bach Musikaldian ere. Aurten, gainera, sorreraren 40. urteurrena ospatzen ari dira eta Errenteriako Karnaba Zortzikotearekin eta Donostiako Txistularien Bandarekin emanaldiak egingo dituzte.Ordiziako Udaleko Kultura sailetik gonbidapena luzatu dute “barrokoarekin gozatzeko aukera erakargarriaz” gozatzeko. Udalarekin batera, Gipuzkoako Aldundiak antolatu du Barroko Aire jaialdia. EGITARAUA Ordizia, 18.30ean eliz parrokian.
- Azaroak 9. Donostiako Talde Barrokoa, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean.
- Azaroak 16. Euskadi Brass metal taldea.
- Azaroak 23. Opus Lirica hirukotea, Ainhoa Garmendia sopranoa arituko da.
- Azaroak 30. Lux in Tenebris.
- Azaroak 16. Gerardo Rifon organo-jolea eta Lucia Gomez sopranoa.