50.000 euroko diru laguntza lortu du udalak eta hilerriaren eskuinaldea konponduko dute
Segurako Udalak azaroan zehar hasiko ditu hilerria berritzeko lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren
50.000 euroko diru laguntza erabiliko dute horretarako, eta hilerriaren eskubi aldea berrituko dute. Hainbat arrazoi aipatu ditu Eluska Gerriko alkateak hilerrian lanak egiteko: eskuineko paretaren egoera txarra, leku falta eta irisgarritasun eza, besteak beste.
Hilerriaren zati berrituan
bideak eraikiko dituzte, eskailerak ekidin ahal izateko. Tokia ere hobeto aprobetxatuko da, eta 64 gorpu lurperatzeko lekua egingo da. Itxurari dagokionez,
belardi itxura izango du hilerriak, leku atseginagoa izan dadin. Hilobietako plaka guztiak, berriz, berdinak izango dira.
Datorren astean bertan hasiko da udala hilerriaren eskuinaldean dauden gorpuak eta hezurrak ateratzen, lanak egin ahal izateko.