Zaldibiako Udalak herenegun (azaroak 4) onartu zituen 2015eko ordenantza fiskalaren aldaketak, osoko bilkuran. Orokorrean, KPI Kontsumorako Prezioen Indizea aintzat hartuta, ez dute igoerarik aplikatuko. Aurtengo kopuruekin jarraituko dute udal tasa eta zerga gehienek, beraz. Igoera nabarmen bakarra hondakinen tasak izango du. %8 haziko da datorren urtean. Sasieta Mankomunitateak udalari egingo dion igoera aplikatuko die udalak ere herriko zergadunei. Sasietak udalei %8 eta 10 bitartean igoko die hondakin bilketa eta tratamendu zerbitzuaren gastua, aurreikusi dutenez.
Zaldibian zerga bat kobratzen hastea ere erabaki dute. Jarduera sailkatuei tasa ezarriko zaie, “enpresa berrien gestioak egiteak udalari sortzen dizkion gastuak estaltzeko asmoz”, azaldu du udalak.
Oposizioko Zaldibian Herrigintzanek hondakinen tasa igotzearen aurka bozkatu zuen; jardueren tasan abstentziora jo zuen.
Zaldibiako udaletxea./Aimar Maiz