
Hotzari aurre eginez, etxeko txikienek bota dute haurren egunari hasiera eman dion txupinazoa udaletxeko balkoitik. Atzo eman zieten hasiera Ataungo San Martingo auzotarrek festei hasiera eta oraindik asteburu osoko
egitaraua dute aurretik.
Hamabi urte inguruko neska-mutikoak igo dira balkoira goizeko hamaikak inguruan eta bertso bat abestuz iragarri dute haurren egunaren hasiera: “Festak iritsi dira/ hemen da San Martin/ txupinazoa eta/ galtza bustiekin/ animo ataundarrak/ festei gogoz ekin / eta ospa ditzagun/ denok elkarrekin”. Herri kiroletan trebatzeko jolas parkea eta puzgarriak zituzten euren gozamenerako, buruhandiak ere ibili dira San Martingo plazan.
EGITARAUA
Bihar, igandea
- Goizean. Txistularien kalejira.
- 12:00. Artzain txakur erakustaldia, Bikoitz ondoko zelaian.
- 12:30. Kantu-poteoa.
- 13:00. Mondeju pintxoak.
- 17:30. Otsoak dantza taldearen emankizuna.
- 18:30. Piliota partida.
- 19:30. Patata tortilla lehiaketa.
- 21:15. Afaria, karpan, tortilla lehiaketako jakiekin eta norberak eramandakoarekin.
- 22:00. Tor magoaren ‘Hator magiara’ ikuskizuna.
Asteartea, San Martin eguna
- 11:00. Meza. Ondoren. Salda eta bertsolariak
- 14:00. Jubilatuen bazkaria, Bittor jatetxean. Trikitia, bertsoak.
- 16:30. Gymkhana eta zinta karrera.
- 17:30. Buruhandiak eta trikitilariak.
- 19:00. Pintxoak.