
Aramako Udalak eta Gaztaintxota kultur elkarteak prestatutako festa egitarauari atzo arratsaldean eman zioten hasiera Araman; behin txupinazoa botata, bete-betean murgildu ziren jaietan. Jolasak, ikuskizunak, kontzertuak zein gastronomia ekitaldirik ez da faltako asteburuan zehar.
Gaur arratsaldean Zumaiatik iritsita,
Gorritiren animaliekin jolaserako tartea izan dute gazte zein helduxeagoek. Oilar,
pony zein bigantxak atera ditu Goirritik. Batek baino gehiagok korrikaldi estuak egin ditu.
Eriz magoaren ikuskizuna eta gazte afaria izango dituzte iluntzean. Aurtengo jaietako berritasunen artean, berriz,
Goierriko Erromeria Birako dantzaldia izango da, gaur gauen bertan. Eskualdieko ibilbideari jarraituz, hirugarrena izango da; Obenauke taldea ardurako da girotzeaz.
EGITARAUA
Bihar, igandea
- 11:30. Pala txapelketako finala.
- 13:00. Afizionatuen pilota partida: Azketa-Santxez, Irribarria-Elustondoren aurka.
- 15:30. Puzgarriak, haurrentzat.
- 19:00. Sagardo dastaketa.
Etzi, astelehena
- 20:30. Gaztaina jana, Gari eta Iñaki trikitilariek alaituta.
Asteartea, San Martin eguna
- 11:00. Meza.
- 12:00. Hamaiketakoa, elkartean.
- 13:00. Toka txapelketa.
- 16:30. Mus txapelketa herrikoia.
- 17:00. Seiko urre txapelketa.
- 19:00. Patata-tortilla lehiaketa, herriko trikitilariek alaituta.
[nggallery ID=53]