Reyes Prados ETB2ko kazetari euskaldun berriarekin kafe-solasaldia egingo dute Legazpin
Legazpiko ZingiZango euskara elkarteak ETBn lan egiten duen Reyes Prados kazetariarekin kafe-solasaldia antolatu du hilaren 22rako. Latxartegi aretoko sarreran egingo dute, 17:30ean. Helburua euskaldun zaharrak eta berriak elkartzea da. Nahi duten herritar guztiek parte har dezakete. Izena emateko, udal euskaltegira edo udalaren Euskara zerbitzura jo behar da hilaren 15a baino lehen edo elkartea@zingizango.com helbidera mezua bidali. Prados Andaluzian jaio zen eta euskaldun berria da.













