Atera txapelketako finalistak Bixibixi irratsaioan izango dira bihar
GOIERRIKO HITZAko Aimar Maiz kazetariak ostiraleko finalaz hitz egingo du finalistekin eta antolatzaile batekin
Segura Irratiko Bixibixi irratsaioan Atera Goierriko bertsolarien txapelketa izango dute bihar hizpide. Goierriko Hitzako Aimar Maiz kazetariak gidatuko du solasaldia, 12:15ean hasita. Gonbidatuak Aratz Igartzabal antolatzailea eta finalera pasa diren bi taldeetako ordezkari bana izango dira: Jokin Murua Gabiriako taldetik, eta Beñat Torres Urretxuko taldetik.
Bestalde, Goiztiri Aek euskaltegiko Maitane Legarretak Berlinen ireki duten erakusketa bati buruz hitz egingo du. Lehen Mundu Gerran presoei eskainitako abestiak jarri dituzte ikusgai, eta tartean badira kanta euskaldun batzuk.
Miren Segurola Uemako koordinatzailea, berriz, Karlos Urkijok Berastegiko (Gipuzkoa) jarritako helegitearen inguruan arituko da. Eta, amaitzeko, Elhuyarko Gillermo Roa Rosetta zundaz arituko da.










