Bastoiak banatu dizkiete Tipi-Tapa ekimenean parte hartzen duten legazpiarrei
Legazpiarrek Tipi-Tapa ekimena jarri dute abian aurten herritarren artean ariketa fisikoa bultzatzeko eta bastoiak banatu dizkiete orain arteko 20 irteeretan parte hartu dutenei. Tipi-Tapa ekimenaren helburua ariketa fisikoa egiteko ohitura ez dutenak kalera ateratzea da. Bide batez, lagunak egiten dituzte. Ostegunero elkartzen dira eta ibilbide errazak egiten dituzte. Hurrengo irteera ostegun honetan egingo dute. 10:30ean elkartuko dira, Euskal Herria plazan. Nagusilan, Gueske eta Buztintegiko kideek eta kiroldegiko langileek begirale lana egingo dute. Udalak legazpiarrak parte hartzera animatu ditu.










