Beasain Institutuak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria jaso du
Aurren ere jasoa du sari hau Beasain Institututak 2009-2010ean
Beasain Institutuak Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria jaso zuen pasa den asteazkenean lehendakariaren eta Hezkuntza eta Ingurumen sailburuen eskutik. Ziurtagiri hori 2009-2010 ikasturtean lortu zuten lehen aldiz eta iaz berritzea egokitu zitzaien.
Sari banaketa hau Donostiako Kursaalean ospatu zen, Ingurugelen 25. Urteurrena ospatzeko egindako ekitaldian. Bertan, ingurumen hezkuntzari buruzko atzera begirada egin zuten, mundu jasangarriagoaren alde lan egiten duten persona, ikastetxe, udal eta gertaeren errepasoa eginez.
“Gu ere mundu jasangarriago hori lortzeko ahaleginean egiten dugun aportazioaz harro sentitzen gara eta aurrerantzean ere horretan jarraitzeko gure asmoa eta konpromisoa adierazi nahi dugu”, azaldu dute Beasain Institutuko kideek.










