Abuztuaren amaieran hasi zituzten Ordiziako Agerrebidea edo Upabi bezala ezagutzen den azken errepide zatia konpontzeko lanak. Orain arteko epeak behar bezala bete ondoren eta irailean aurreikusi bezala, hilabete barru lanak amaituta izatea espero du Igor Eguren Ordiziako alkateak. CAFetik doan GI-4491 errepidea eta N-I autobidea lotzen ditu Agerrebideak, Guardia Zibilaren kuartel azpitik. Orain arte autoentzat egoera txarrean zegoen bidea; oinezko eta txirrindularientzat, berriz, arriskutsua zen.
Errepideko lanetara bisita egin dute gaur goizean Igor Eguren alkateak, Iban Asenjo mugikortasun zinegotziak eta Juanma Saez udal arkitektoak. Bertan azaldu du alkateak lanak “abiada handian” egin direla orain arte; “eguraldiak ere lagundu du, egun gutxitan gelditu behar izan dute eta”.
Egoera txarrean egon arren, herritar ugarik erabiltzen zuten Lazkaibardik N-I errepiderako errepidea. Horregatik, Eguren alkatearen esanetan, herritar ugariren “aspaldiko nahia” zen errepidea egokitzea eta legealdi honetan egindako lanari esker lortu dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.