Goierriko museoetan doako ekintza bereziak izango dira asteburuan
Igandean Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela eta, 'Ondarea bertatik bertara' ekimena antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak
Igandean da Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak Ondarea bertatik bertara ekimena antolatu du astebururako. Gipuzkoako ondarea ezagutzera ematea eta balioan jartzea dira ekimenaren helburuak. Horretarako, doako ekintza bereziak izango dira larunbatean eta igandean. Goierrin, ondorengo egitaraua prestatu dute:
EZKIO-ITSASO (Igartubeiti Baserri Museoa)
Larunbata:
- Igartubeiti museora bisita gidatuak. 11:00etan (euskaraz), 12:00etan (gaztelaniaz) eta 17:00etan (talderaren arabera).
- 16:30-18:30. Ginkana 2.0, Igartubeitin. Sei urtetik gorako haurrei zuzendutako ginkana da. Igartubeitiko gune ezberdinetan jarritako QR kodeak dezifratu beharko dituzte, bide batez, baserriaren historia ikasiz.
- 12:00.Ezkioko San Migel elizara bisita gidatua.
- 11:30. San Andres Elizaren sekretuak bisita gidatua.
- 12:00. Trenzubiko istorioak bisita gidatua.
- 17:00. Trenzubia miniaturan sorkuntza tailerra. Zumalakarregi museoan.
- 16:00-19:00. Ondarea josiz kalean tailerra. Eliza atarian.
- 10:00-11:00. Bisita gidatua Peatzako meatzeak eta mendiko burdinolen aztarnak ikusteko. Mirandaolako aparkalekuan elkartuko dira.
- 11:00-13:00. Bisita gidatua Olazar, Elorregi, Araiztegi eta Mirandaola burdinolak ezagutzeko.
- 12:00. Bisita gidatua Antioko baselizara.










