Lazkaoko kiroldegian larrialdi irteera eraikitzen ari dira
Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiko kantxa nagusiak larrialdi irteera izango du. Udala orain dela bi aste hasi zen azpiegitura berria eraikitzen, Miguel Imaz eraikuntza enpresarekin. Kantxako harmailetatik kanpora atera, eta rokodromoa dagoen eranskinaren gainean aireko pasabide baten bidez bideratuko da jendea, etorkizunean. Anbulatorio aldeko ertzean, eskailera batzuk eraikiko dituzte, komunikazio dorre nagusiaren itxura bereko kubo batekin.