Txikizioa egin dute berriro Legazpiko Agirre-Etxeberri etxean
Bigarrengoz hiru astetan, txikizioa egin dute Legazpiko Agirre-Etxeberri etxean eta bere parkean. Udaltzainak igande goizean konturatu ziren gertatutakoaz. Obretako materiala bota zuten, hormetan pintaketak egin zituzten eta leihoetako lauzak txikitu zituzten. Legazpiko Udalak gertaera salatu du eta, txikizioek etenik ez dutela ikusita, hartu beharreko neurriak aztertzen ari da.










