Beasaingo Zero Zabor taldeak egin du ekintza eta agintariei zabor edukiontziak kentzeko eskatu diete

Beasaingo Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkarteak Beasaingo hainbat zabor edukiontzi zigilatu ditu Beasainen. Zabor edukiontzia birziklatzera! lemapean egiten ari diren kanpainaren barruan egin dute ekintza hau. “
Zabor edukiontziak hondakinak nahastea ahalbidetzen du, zaborra, arazoa sortuaz. Gure herrian ere eskuragarri ditugu edukiontzi hauek, zaborra, arazoa sortuaz” azaldu du Ainize Lasak gaur arratsaldean Gernika pasealekuan egin duten agerraldian.
Horregatik, agintariei gizon-emakumeen “eskubideak bermatzeko betebeharra” dutela gogorarazi zieten, eta horretarako zabor edukiontziek hor egoteari utzi behar diotela uste dute; agintariek “
kendu egin behar dituztela” diote. Zabor edukiontzia kentzen direnean gaikako bilketan jauzi ikusgarria ematen duela azaldu dute,
esperientzian oinarrituta.
“Ez diegu esango nola”

Taldekideek ez dute esan hori nola egin behar duten agintariek:
gaikako bilketa eraginkor bat berma dezatela eskatu dute soilik, arazoa sortzeko bitartekoak ken ditzatela eta gizon-emakumeon eskubideak zain ditzatela eskatuz.
“Beasainen badakigu zaborra sortzearen ondorioak zein diren. Gipuzkoako herri askotan sortutako milaka tona zabor Sasietan pilatzen ari dira eta”. “Hala ere, arazoa ez da zaborra non isurtzen den, arazoa, jatorrizko arazoa, zaborra sortzetik dator” azaldu dute. Horregatik “
agintariei besoak gurutzatuta gera ez daitezen” eskatu diete.