La Lezek gaztandegiak irabazi du Aizkorri-Aratz gazta lehiaketa
Giro haizetsua izan da goiz osoan zehar Zegaman. Postuak muntatzeko garaian arazoak izan badituzte ere, giro onean joan da aurtengo San Martin azoka. Ohiko abere erakusketak eta lehiaketak izan dira. Eguerdiko 12:00etan, behi jezteak ikusmin handia sortu du. Ondorengoak dira saridunak, atalez atal:
- Ardietan: Andres Zabaleta.
- Bildotsetan: Joseba Aizpeolea.
- Ahuntzetan: Ander Lasa.
- Antxumeetan: Ander Lasa.
- Pirenaika behietan: Andres Zabaleta.
- Behi mestizoetan: Juan Cruz Arrizabalaga.
- Behi suizoetan: Juan Azurmendi.
- Zezenetan: Jose Ignazio Labaka.
- Etxe behorretan: Jabier Arrondo.
- Mendi behorretan: Jon Antia.