Bola

Lehendakari txapelketak Zegaman du jarraipena

Belatxingak taldeko hainbat kide, Zegamako bolatokian. Asier Berasategi

Gipuzkoako Bola eta Toka federazioak antolatzen duen Lehendakari txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da datorren igandean Zegaman. Bolan eta tokan, bi modalitateetan parte hartzeko aukera izango da; goizez, nahiz arratsaldez.

Goizean, 9:00etatik 11:00etara egongo da irekita izen ematea eta arratsaldean, 16:30etik 17:30era. Antolatzaileek diote, «jende dezente» biltzea espero dutela, azkenaldian «herriko hainbat laguni bolatan aritzeko harra piztu» zaiela eta. Horren adibide da, herritarren artean bolatarako zaletasuna bulatzeko helburuz, orain bi urte Zegaman sortu den Belantxingak bola kluba.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa