Ondarearen Nazioarteko Eguna ari dira ospatzen Goierriko herri askotan
Beasainek, Ezkio-Itsasok, Zumarragak, Legazpik eta Ormaiztegik bat egin dute Ondarea Bertatik Bertara egitasmoarekin
Bihar, azaroak 16, Munduko Ondarearen Nazioarteko eguna izango da eta egun horren aitzakian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Gipuzkoako hainbat udalerrerekin batera, Ondarea Bertatik Bertara egitasmoa osatu dute. Goierriko hainbat herrik, (Beasain, Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Ormaiztegi eta Legazpi), dohainik, ondarea ezagutzera emateko ekintzak egiten ari dira gaur eta bihar.
Beasainen, Igartza Monumentu Multzoa bisitatzen izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Garazi Lopez de Etxezarreta eta Juantxo Agirre Aranzadi elkarteko kidea. Deustuko talde bat ere izan da. Errota martxan ikusteko aukera izan dute eta baita taloak dastatzekoa ere.
[nggallery ID=56]