Prudentzia Zubiak ehun urte
Ataungo Arrondo auzoko Rafaelenea taberna-etxeko Prudentzia Zubiak 100 urte bete zituen, asteazkenean. Astean zehar bisita ugari eta zorion agur mordoa jaso du, herritarrengandik eta auzoko bizilagunengandik.
Horren urtebetetze oparoa behar bezala ospatzeko, Rafaeleneko ilobek festa antolatu diote gaur Prontxi-ri. Gaur (larunbata) arratsaldean izango da, 16:30-17:00ak aldera, tabernan bertan. Opariak eman, eta askari-lunch batekin ospatuko dute mendeurrena. Ataungo Udaleko ordezkariak ere bertan izango dira.
Prudentzia Zubia Rafaelene pareko etxean jaio zen, 1914ko azaroaren 12an. Hiru ahizpa ziren. Erizaina izan da, lanbidez. Bartzelonan, Madrilen eta Donostian lan egindakoa da. Ataungo botikaria senartzat hartu, eta Madrilen bizi izan zen, alargundu arte. Azkeneko 16 urteotan Rafaelenen bizi da.