Udal aurrekontua osatzeko parte hartze prozesua abiatu dute Urretxun
Batzar irekia egin dute Gernikako Arbola plazan, herritarren iritziak, nahiak eta ekarpena jasotzeko helburuz
Urretxuko Udalak aurrekontu parte hartzaileak edukiko ditu datorren urtean ere. Herritarren iritziak eta nahiak jaso nahi ditu eta, horretarako, bilera deitu du larunbat honetarako. Aurtengo parte hartze prozesua ez da aurreko urteetakoen berdina izango. Hasteko, larunbatean batzar irekia egingo dute Gernikako Arbola plazako karpan. Herritarrak 11:30ean elkartuko dira eta bilerak ordu eta erdiko iraupena izango du.
Urretxuarrek lehentasuna duten arloen inguruko ekarpenak egingo dituzte. Herritarren ekarpen guztiak eztabaidatuko dituzte. Helburua, herriaren premia garrantzitsuenak identifikatzea da. Prozesuak azaroan eta abenduan jarraipena izango du. Hurrengo asteetan arloz arlo eta auzoz auzo elkartuko dira. Topaketa horietako bakoitzean, gaiarekin edo auzoarekin lotutako proposamenak adostuko dituzte. Ondoren, bigarren batzar ireki bat egingo dute. Bertan, prozesuak eman duena jakinaraziko dute eta hartutako erabakiak aztertuko dituzte.
Urretxuko Udalak herritarrei bileretan parte hartzeko gonbita luzatu die. «Guztion ekarpenak beharrezkoak dira herriaren egitasmoak aurrera ateratzeko», adierazi dute Urretxuko udal ordezkariek.