Guztira 23 herritarrek parte hartu zuten atzo Gabirian egin ziren ekintza ezberdinetan. Hamahirugarren urtez, errezil sagar lehiaketa egin zuten, eta hamahiru ekoizle gabiriarrek aurkeztu zituzten beren sagarrak. Baserriko produktuen azoka ere izan zen, baita
sagar goxo lehiaketa ere. Baserritarrek haien produktuen salmenta zuzena egiteko aukera izan zuten, hortaz, eta giro ederra sortu zen herrian.
Ikuskizunik ez zen falta izan.
Goruntz dantza taldekoek emanaldia eskaini zuten, eta Josu Osa adituak txertatze eta kimatzeari buruzko azalpenak eman zituen. Korta jatetxekoek, berriz,
konpota egin zuten, eta jendearen ikusmira piztu zuten. Gainera, hirugarren urtez, Goierri beheko ezti lehiaketa ere Gabirian egin zuten atzo.
Sariak:
- Errezil sagar lehiaketa (hiru sari, hiruak maila berekoak):
- Gotzone Arrondo – Zuazola Garakoa
- Anttoni Murgiondo – Bekoetxe
- Juana Lazkano – Noare Etxeberri
- Sagar goxo lehiaketa
- Anttoni Murgiondo – Bekoetxe
- Goierri beheko ezti lehiaketa
- 1. saria: Juan Elgarresta (Gabiria, Astiazaran baserria). Iaz ere berak irabazi zuen.
- 2. saria: Bittor Murgiondo (Mutiloa).
- 3. saria: Igor Altuna (Gabiria, Eguzkitza baserria)
[nggallery ID=59]